anterior   aleatorio / random   autor / author   inicio / home   siguiente / next

Neugan bizi gabe biziz

Neugan bizi gabe biziz,
hain nago goi-bizi minez,
hiltzen bainaiz hil ezinez.

Ni neugandik at bizi naiz,
maite-sutan hil ondoren;
Jainko baitan bizi bainaiz,
Hark beretzat nahi izanik:
neure bihotza emanik,
jarri zuen idazbidez:
hiltzen nago hil ezinez.

Jainkozko espetxe honek
—nire maitezko egoitza—
Jauna ene gatibu egin du;
eta aske nire bihotza.
Jainkoa ene gatibu
ikusiz, hain nago garrez,
hiltzen bainaiz hil ezinez.

Ai!, hau bai bizi luzea!
eta erbeste zakarra,
arima preso daukaten
kateak jasan beharra!
Noiz irtengo egote hutsak,
hain betetzen nau ni minez,
hiltzen bainaiz hil ezinez.

Ai!, hau bai bizi garratza,
Jaunaz gozatzen ez dena!
gozo bada maitasuna,
ez itxarote astuna:
Ken biezat Jainkoak zama hau,
altzairu astun dudanez,
hiltzen bainaiz hil ezinez.

Soilik hilko naizelako
konfiantzaz bizi naiz ni,
hilez joanez bizitza,
ziurra dut esperantza;
heriotza bizirako,
ez luza, zain nauzu minez,
hiltzen bainaiz hil ezinez.

Sendoa da maitasuna;
bizia, ez izan astuna,
zutaz jabetzeko soilik
zu galtzea geratzen zait.
Betor herio gozoa
betorkit pauso arinez,
hiltzen bainaiz hil ezinez.

Goi-goiko bizitza hura,
benetakoa duguna,
bizi hau hiltzen den arte
bizirik goza ezin dena.
Herio, ez zakizkit muker;
lehenik bizi nadila hilez,
hiltzen bainaiz hil ezinez.


Bizia, zer emango ote
nigan bizi den Jaunari,
zerori galtzea baizik,
hartaz gozatzeko hobeki?
Hura maite baitut soilik,
erdietsi nahi dut hilez,
hiltzen bainaiz hil ezinez.

autógrafo Teresa de Jesús 1669

Schez. de Cepeda Dávila y Ahumada.
Santa Teresa de Jesús
Itzulpena Luis Baraizarrarena


Villancicos - Letrilla

enlace Versión I
español Versión original (Versión II)
enlace Versión de San Juan de la Cruz
enlace Manuel Machado - Morir de no morir ¡qué bien decías!
enlace Amado Nervo - ESPACIO Y TIEMPO
enlace Amado Nervo - ¡CÓMO SERÁ!

subir / top   poema aleatorio   siguiente / next   anterior / previous   aumentar tamaño letra / font size increase   reducir tamaño letra / font size decrease